XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bilatu ditugun animalia eta landareak ez dira topatzen leku horretan kasualitate hutsez.
Animalia eta landare bakoitzak tenperatura-, hezetasun- eta argitasun-baldintza batzuk behar ditu bizitzeko: marraskiloak leku hezeak nahi ditu, sugandilak eguzkitsuak, pagoak leku garaiak...
Gainera, izaki bizidun bakoitza baldintza horietara egokituta dago: intsektuek gorputza azal gogor batez estalia dute ez lehortzearren, leku beroetako landareek hosto txikiak dituzte (arantzak) eta zurtoinean pilatzen dute ura, hontzek begi handiak dituzte gauez ikusteko...
Bestalde, neguko hotzak iristen direnean, animaliek jokabide desberdinak izaten dituzte:
- Lurralde beroagoetara emigratu (kukuak, enarak, ahateak eta beste hegazti askok).
- Erdi lotan bezala geratu (narrastiak eta anfibioak, adibidez).
- Erabateko loan pasatu negu osoa (muxarrak eta trikuak, adibidez).
- Oskol barruan gordeta geratu (marraskiloa, adibidez).
- Ohizko bizitza egin (kattagorriak, txepetxak, zozoak, azeria,...).
Landare gehienek ere badute hotzei aurre egiteko metodoa: hostoak galdu, eta bizi-iharduera maila txikienera gutxitu.
Dakizunez, gorostiak ez du hostorik galtzen neguan.